| |
1. |
Txapelketa
duten bi ekintza edo gehiago praktikatuz gero:
-
Kirol
hauen txapelketen ohiko ordutegia berbera bada
(adibidez. biena larunbat goizetan). Horietako
bat aukeratuko da lehen kirol bezala
eta honen txapelketetara joatea derrigorrezkoa
izango da (baldin eta entrenamendu zein partidetara
joateko aukera hautatu bada). Bigarren kirolarekiko
konpromiso osoa ezin denez hartu bigarren ekintza
honen txapelketara ezin izango da joan. Taldearen
baldintzek onartzen badute ikasturtean zehar bigarren
kirol honetako txapelketara hiru alditan joateko
aukera emango zaio (hiruhilabetero aldi bat) kirol
horren lehiaketa ere froga dezan (entrenatzaileak
erabakiko du noiz).
-
Kirol
hauen txapelketen ohiko ordutegia ezberdina bada
(adibidez. batena larunbat goizetan eta bestearena
igandeetan). inongo kointzidentziarik ez dagoenez,
bi kiroletako txapelketetan parte hartzeko aukera
emango zaio.
-
Irailean
banatuko zaizuen izen-emate orrian zuen aukeraketa
jarri behar izango duzue.
|
| |
2. |
Kirol
guztietan entrenamenduetara joatea derrigorrezkoa
da. Ikasturte osoan zehar asteko entrenamendu
batera ezin dena joan beste ekintza bat dela eta (ingelesa,
klase partikularrak…) kirol horretako txapelketetan
parte hartu ezin izango du. |
| |
3. |
Txapelketa duten talde-kiroletan
(futbola, areto futbola, eskubaloia, saskibaloia,
boleibola eta esku-pilota) hurrengo bi aukeren artean
hautatu ahal izango da. Irailean banatuko zaizuen
izen-emate orrian zuen aukeraketa jarri behar izango
duzue.
a) Entrenamenduetara
bakarrik joatea: ezin izango zen partida edo txapelketa
batera ezta joan. Aukera hau bakarrik taldearen
dinamika oztopatzen ez den bitartean hautatu ahal
izango da.
b) Entrenamendu
eta partidetara joatea: Partida edo txapelketa
guztietara joatea derrigorrezkoa izango da. Norbait
bi partida baino gehiagotara faltatu behar
izango bada beste ekintza (ingelesa, abesbatza,
teis,dantza, pala, etab...), ezin izango du aukera
hau hartu. Bakarrik "a" aukera hartu ahal
izango du (entrenamenduetara bakarrik joan). Norbait
hiru partidetara faltatzen bada, hortik aurrera
bakarrik entrenamenduetara joateko aukera izango
du.
Arau honekin
ardura eta taldearekiko konpromisoaren baloreak landu
nahi ditugu. Talde baten funtzionamendua talde horretan
dauden jokalarien guztion jarrera, aktitude eta konpromisoaren
araberakoa izango da eta hori dela eta guztien (jokalarien
eta gurasoen) inplikazioa nahitaezkoa da.
Txapelketak
dituzten banakako kiroletan (judo,
atletismoa, mahai tenisa, soinketa erritmikoa), hauetara
joatea borondatezkoa izango da (kirol hauek ez dute
asteburuero txapelketarik). Hauetara apuntatzeko astean
bertan banatuko den izen emate orri baten bitartez
egingo da. |
| |
4. |
Txapelketetan parte hartuko duten kirolari guztientzat
jokatzeko ekipaia eta txandala erostea eta lehiaketetan
erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Honako hau derrigorrezkoa
izango den kirolak: futbola, saskibaloia, areto-futbola,
eskubaloia, boleibola, atletismoa eta pilotako (hauentzat,
jokatzeko ekipaia eta txandalaren goiko aldea derrigorrezkoa
izango da, txandalaren prakak ez ordea) eta judoko
txapelketetan parte hartuko duten kirolarientzat.
Ekipaien erosketa Kirolak Zubiaurre dendan (Florida
kalea, 2) egin beharko da. |
| |
5. |
Talderen batean onartzen diren baino jokalari gehiago
apuntatuta badaude taldea egiteko hurrengo irizpideak
jarraituko dira:
- Jokalariak aurreko ikasturtean
izandako jarrera eta taldearekiko konpromisoa.
- Aurreko ikasturtean taldean
apuntatuta egondako jokalariak.
|
| |
6. |
Olabide K.E. utzi eta beste klub batera joan nahi
dutenek kurtso hasieran edo bukaeran egiteko aukera
izango dute. Denboraldia hasi eta gero ez zaie utziko. |
| |
7. |
Olabide K.E. uzten duenak (beste klub batera joateko),
birsartzeko aukera bakarrik lekua egongo balego izango
zuen. |
| |
8. |
Ikasturtea
hasi eta gero, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada,
ezin izango da kirol ekintzaz aldatu. |
| |
9. |
Olabide Kirol Elkarteko eskolar deituriko ekintzak
Ikastolako seguruaren barne daude. Ekintza federatuak,
federazio bakoitzak duen seguruaren barne. Istripuren
bat egotekotan kirol koordinatzailearekin harremanetan
jarri. |
| |
10. |
21:00etako autobusa (Batxilergokoen entrenamenduak)
bakarrik 20 pertsona baino gehiagok erabili behar
badute jarriko da. |
| |
11. |
Baldintzak direla eta talde bateko bi pertsonek kamiseta
zenbaki berbera badute, erabakitzeko zenbakia nork
mantentzen duen ondorengo irizpideak jarraituko dira:
a) Bi talde
elkartzen badira:
-
Ekintzan urte gehien daraman jokalariak mantenduko
du.
-
Zozketa
b) Jokalari
bat eginda dagoen talde batera badoa:
-
Hasierako
talde horretako partaide zen jokalariak mantenduko
du.
|
| |
12. |
Kadete mailatik aurrera (barne), kategoria bakoitzean
talde bat baino gehiago egotekotan, taldeak jokalarien
kirol mailaren, ekintzarekiko interesaren eta aurreko
ikasturtean izandako portaeraren arabera egingo dira.
|
| |
13. |
Salbuespen moduan eta ekintzak behar duenean, beste
ikastetxe batzuetako partehartzaileak onartu ahal
izango dira. Behin onartuta hauek Olabide Kirol Elkarteko
ekintzetan Ikastolako beste ikasleek dituzten eskubide
eta betebehar berberak izango dituzte. |