 |
 |
OHAR ESPEZIFIKOAK |
|
|
 |
|
 |
| |
 |
| |
 |
| |
 |
| |
| OHAR
ESPEZIFIKOAK |
 |
|
| |
 |
| KIROL
HASIERA |
 |
 |
Ekintza honetan hainbat
kirolen lehendabiziko urratsak ematen dira. Ekintza honetan
neska-mutilok aktibitate eta kirol asko praktika ditzatela
bilatzen da, kirol hauetara joka eta gero, etorkizun batean,
gehien gustatzen zaiena edota bere gaitasunetara hobeto
moldatzen dena hautatzeko aukera emanez. Honela, espezializazio
goiz bat ekiditen da, non umeek bere bizitza eskolar osoan
kirol bakarra aukeratzen eta praktikatzen duten, gehiago
gustatu ahal zaion edo bere gaitasunetara gehiago moldatzen
den kirola egon daitekeenik jakin gabe.
Lehen Hezkuntzako 1. mailan, saioak
jolas ezberdinez osatuta egongo dira. Kirol jokoak edo joko
tradizionalak. Helburua jolas eta kirol ekintzak praktikatzea
eta probatzea da.
Lehen Hezkuntzako 2. mailan, hurrengo
urteetan ikastolan praktika ahal diren kirolak landu egingo
dira. Horrela, jarraian izango diren hiru saiotan zehar
kirol bakarra egingo da. Aurrera eramango diren kirolak
honako hauek dira: soinketa, pilota, atletismoa, judoa,
eskubaloia, saskibaloia, futbola, patinaia-hokeia. Hauek
ariketa analitiko edota entrenamendu serio batzuen bitartez
praktikatu beharrean kirolen inguruko jolasen bitartez bideratuko
dira, era dibertigarriago batean.
Hilabetean behin (larunbat goizetan),
beste ikastetxe batzuekin topaketa batzuk egingo dira. Topaketa
hauetan aktibitate ezberdinak egingo dira. izotz-pista,
igerilekua, orientazioa, etab. Topaketa hauetara joatea
ez da derrigorrezkoa izango eta ez dute lehiaketa izaerarik. |
 |
 |
|
UR ETA LUR JOLASAK |
 |
 |
| Uretan zein
kalean egiten diren jolas tradizionalak eta ume jolasak nahastuko
dituen ekintza. Saioaren erdia Ikastolako igerilekuan egingo
da eta beste erdia kalean edo leku estali batean. Ekintzak
izaera guztiz ludikoa du. |
 |
 |
| IGERIKETA |
 |
 |
| Egingo den igeriketa erabilgarri
izaera edukiko du, hau da, ikasteko eta hobetzeko balio izango
du soilik. Egiten den bi egunen artean bat hautatu behar izango
da. Astelehena edo asteartea (LH 1 eta LH 2) eta asteazkena
edo osteguna (LH 3 - LH 6). Bi salbuespen daude astero saio
gehiago egin ahal izateko. Ohar medikua eta Heziketa Fisikoko
irakaslearen aholkua, errefortzu moduan. |
 |
 |
| JUDOA |
 |
 |
Foru
Aldundiak antolatzen duen txapelketa eskolarrean parte hartzeko
aukera emango zaie (urtean 4 edo 5 lehiaketa antolatzen
dira). Txapelketa honetan parte hartzeko aukera librea izango
da. |
 |
 |
| PATINAIA |
 |
 |
Ekintza guztiz ludikoa
da. Honetan patinatzen jolasen bitartez ikasten dute.
Ez da abiadurazko patinaia egiten. |
 |
 |
| XAKEA |
 |
 |
| Foru Aldundiak antolatzen
duen txapelketa eskolarrean parte hartzeko aukera emango zaie
(urtean 4-8 lehiaketa. Igande goizetan). Txapelketa honetan
parte hartzeko aukera librea izango da. |
 |
 |
| MAHAI
TENISA |
 |
 |
| Foru Aldundiak
antolatzen duen txapelketa eskolarrean parte hartzeko aukera
emango zaie (urtean 8 lehiaketa. Igande goizetan). Txapelketa
bakoitzean parte hartzeko aukera librea izango da. |
 |
 |
| PILOTA
NAHASIAN |
 |
 |
| Pilotaren modalitate
guztiak praktikatuko dira: pala, esku-pilota, frontenisa,
trinketea, zesta punta,
etab...
Ekintza Mendizorrotzako frontoietan
izango da. Autobusa egongo da.
|
 |
 |
| BASABIDEA |
 |
 |
| Ekintza
hau hilabetean behin burutzen da (igandeetan).
Kurtsoan zehar, hileroko irteerei buruzko informazioa jaso
nahi duenak alta eman beharko du ekintza honetan.
Ekintzak kuota txiki bat dauka eta honekin ekintzak dituen
gastu txikiak ordaindu ahal izango dira.
Irteerek arduradun bat izaten dute. Arduradun hau guraso
bat izaten da. Ez dago begiralerik ekintza honetarako.
|
 |
 |
| ESKU
PILOTA |
 |
 |
Ekintza honetan esku
pilotara bakarrik jokatuko da. Euskal pilotako beste modalitateak
“pilota nahasian” ekintzan praktikatu ahal izango
dira.
Txapelketetan parte hartzeko aukera librea da.
Mendizorrotzan entrenatuko dutenek (DBH) autobusa izango
dute, bai joateko, bai bueltatzeko. |
 |
 |
| ATLETISMOA |
 |
 |
Foru Aldundiak antolatzen
duen txapelketa eskolarrean parte hartzeko aukera emango
zaie (larunbat arratsalde edo igande goizetan). Txapelketa
bakoitzean parte hartzeko aukera librea izango da. |
 |
 |
| SASKIBALOIA |
 |
 |
| Ostiraletan
entrenamenduak ikastolatik kanpo dituzten taldeek ordutegi
aldaketak izan ditzakete. Zelaiak eskatu egin dizkiegun
erakundeek oraindik ez digute erantzunik eman eta.
Ostiraletan Ikastolatik kanpo egiten diren kirol honetako
entrenamenduak ez dute garraio zerbitzurik izango.
|
 |
 |
BERRITASUNAK |
 |
 |
 |
| SOINKETA
ERRITMIKOA |
 |
  |
| Orain arte Ikastolak soinketa
artistikoan jardun du, baina soinketa erritmikoa ERE BAI praktikatzeko
aukera izango dugu. Soinketa erritmikoan 4 elementu erabiltzen
dira: zinta, soka, uztaia eta pilota. |
 |
 |
| FAMILIENTZAT
ETA LANGILEENTZAT ZUZENDUTAKO EKINTZAK |
 |
  |
| Datorren ikasturtean,
Kirol Elkarteak familientzat zein langileentzat zuzendutako
ekintzak eskainiko ditu. Bi ekintza proposatuko dira:
SASOIA:
• Zenbait entrenamendu
sistema baliaturik, hala nola, lasterketa, martxa, entrenatzeko
zirkuitoak, etab., sasoia hobetzeko xede duen jarduera
fisikoa.
• Astearte eta ostegunetan (19:30 - 20:30).
XAKE:
• Aukera bikaina gure adimena
lanean jartzeko.
• Bi talde egiteko aukera egongo balitz, bat gaztelaniaz
eta bestea euskaraz.
• Asteazkenetan (19:30 - 20:30)
|
 |