Hasiera > Ekintza osagarriak > Kirolak > Asegurua
ASEGURUA
Ekintzen Eskaintza / Taldeak Kronikak ikusi
Asteburuko Txapelketak Kronika bidali
Sarrera Antolakuntza Ohar Orokorrak
Ohar Espezifikoak Asegurua
 
Olabide Ikastolako ESKOLAR SEGURUAREN PROTOKOLOA

Behean agertzen EZ den kirol talderen batean parte hartzen duen ikasle batek instripu / lesio baten aurrean eman beharreko pausuak. Behean agertzen diren taldeak federatuak dira eta hori dela eta protokolo berezia dute.

- Futbola. Gizonezko kadetea. L.Olabide I.K.E.
- Areto-futbola. Emakumezko jubenila. Olabide K.E.
- Saskibaloia. Gizonezko seniorra. Olabide K.E.
- Saskibaloia. Gizonezko juniorra. Olabide K.E. “A”
- Saskibaloia. Gizonezko juniorra. Olabide K.E. “B”
- Saskibaloia. Emakumezko juniorra. Olabide K.E.
- Saskibaloia. Gizonezko kadetea. Olabide K.E. “A”
- Saskibaloia. Emakumezko kadetea. Olabide K.E. “A”

 
ASTEGUNETAN:  
LARRIA BADA: 1. Larrialdietara eraman (Txagorritxu edo Santiago ospitaletara bakarrik).
2. Ikastolara joan eta istripu partea eskatu (Kirol Elkarteko bulegoan).
3. Beharrezkoa izatekotan, Ikastolak Axis Zentru Medikuan lehen hitzordua eskatuko du.
4. Ezarritako orduan Axis Zentru Medikura joan.
ARINA BADA: 1. Ikastolara joan eta istripu partea eskatu (Kirol Elkarteko bulegoan).
2. Ikastolak Axis Zentru Medikuan lehen hitzordua eskatuko du.
3. Ezarritako orduan Axis Zentru Medikura joan.
ASTEBURUETAN:  
LARRIA edo ARINA BADA: 1. Larrialdietara eraman (Txagorritxu edo Santiago ospitaletara bakarrik).
2. Ikastolara joan astearen lehen egunetan eta istripu partea eskatu (Kirol Elkarteko bulegoan).
3. Beharrezkoa izatekotan, Ikastolak Axis Zentru Medikuan lehen hitzordua eskatuko du.
4. Ezarritako orduan Axis Zentru Medikura joan.
 
OHARRAK:
- Hitzordua istripu partea hartu baino lehen eskatu ahal izango da baina ezin izango da Axis Zentru Medikura joan hori gabe.
- Axis Zentru Medikua astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara irekita dago, beraz, larrialdi egoera batean, ordu eta egun hauetatik kanpo zerbitzu medikuren batera joan behar izatekotan Txagorritxu edo Santiago ospitaletako Larrialdietara izan beharko da.
- Kasu honetan, Olabide Kirol Elkarteari jakinarazi behar izango diozue (945 150647) Ospitale hauetara seguruaren partea bidali ahal izateko.
 
AXIS ZENTRU MEDIKUA
Florida kalea, 53 B (Zezen-plazaren alboan)
Telf: 609443300
 
 FUTBOL FEDERAZIOKO SEGURUA

Futboleko federakuntzak badu seguru bat federatu mailako jokalari orok entrenamenduetan edota txapelketetan izandako istripuak babesten duena. Bakarrik istripuak, eta ez iraunkorrak diren minak edo sobrekargak eragindako lesioak (tendinitis adibidez).

Gainera, istripu oso larrien kasuan, azterketa medikua pasatu egin dutenak bakarrik izango dute segurua erabiltzeko aukera.

 
Lesio baten aurrean eman beharreko pausuak hauek dira:
1. Kolpatua edo lesionatua larrialdietara eraman (Txagorritxu edo Santiago ospitaletara bakarrik) edo anbulantzia bat eskatu (112 larrialdietarako zenbakira deitu) oso larria izatekotan. Larrialdietan istripu partea jaso, gero Federakuntzako Zerbitzu Medikuetan aurkezteko.
* Larrialditan istripua babesten duen segurua saskibaloi federakuntzaren a dela esan beharko da.
2. Olabide Kirol Elkarteko bulegoan lesio partea eskatu.
3.

Lesio partea bete eta gero Arabako Federazioko Elkarkidetasunaren zerbitzu medikuetara joan. Hitzordu honetara, larrialdietako partea, federazioko partea eta jokatzeko fitxa eraman behar izango da.

* Jokatzeko fitxak entrenatzaileak dauzkate, beraz, fitxa hartzeko beraiekin ados jarri behar izango zarete.
Federakuntzaren seguru hau erabili ahal izateko, kirol istripua eta federazioko parte betetzearen artean 48 ordu pasatu ahal dira askoz jota (edo lehen lanegunetik aurrera).
Lesioa larria ez bada eta Larrialdietara joan behar ez bada, lehenengo pausua ez dugu eman beharko eta zuzenean Ikastolara joko dugu lesio partea hartzera.
 
ARABAKO FUTBOL ELKARKIDETASUNAREN ZERBITZU MEDIKUAK
(Arabako Futbol Federakuntzaren lokaletan)
Florida Kalea, 96 behea. 945 284852
Ordutegia: 16:15-19:00 (astelehenetik ostiralera arte)
 
 SASKIBALOI FEDERAZIOAREN SEGURUA

Saskibaloiko federakuntzak badu seguru bat federatu mailako jokalari orok entrenamenduetan edota txapelketetan izandako istripuak babesten duena. Bakarrik istripuak, eta ez iraunkorrak diren minak edo sobrekargak eragindako lesioak (tendinitis adibidez).

Gainera, istripu oso larrien kasuan, azterketa medikua pasatu egin dutenak bakarrik izango dute segurua erabiltzeko aukera.

 
Lesio baten aurrean eman beharreko pausuak hauek dira:
1. Kolpatua edo lesionatua larrialdietara eraman (Txagorritxu edo Santiago ospitaletara bakarrik) edo anbulantzia bat eskatu (112 larrialdietarako zenbakira deitu) oso larria izatekotan. Larrialdietan istripu partea jaso, gero MEDIPLAN SPORTen aurkezteko.
* Larrialditan istripua babesten duen segurua saskibaloi federakuntzaren a dela esan beharko da.
2. Jokatzeko fitxarekin (derrigorrezkoa) Saskibaloi Federakuntzara joan (Landazuri kalea, 11. Ordutegia: 09:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00) istripua izan eta hurrengoko 48 orduetan. Bertan beste parte bat beteko da. Federakuntzara ez da lesionatua zergatik joan behar, fitxa eramaten duen beste edozein joan daiteke.
* Jokatzeko fitxak entrenatzaileak dauzkate, beraz, fitxa hartzeko beraiekin ados jarri behar izango zarete.
3. Partea bete eta gero MEDIPLAN SPORT ZENTRU MEDIKUAn (Pintor Obdulio Lz. De Uralde kalea, 4 behea. Tlf: 945 245462) hitzordua eskatu behar izango da. Hitzordu honetara, larrialdietako partea, federazioko partea eta jokatzeko fitxa eraman behar izango da.
* Federakuntzaren seguru hau erabili ahal izateko, kirol istripua eta federazioko parte betetzearen artean 48 ordu pasatu ahal dira askoz jota (edo lehen lanegunetik aurrera).