Hasiera > Eskolaz kanpoko ekintzak > Kulturalak > Ohar Espezifikoak
OHAR ESPEZIFIKOAK
 
Ekintzen Eskaintza Kronikak ikusi
Asteburuko ekintzak Kronikak bidali
Sarrera Antolakuntza
Ekintzak eta ordutegiak Ekintzen ezaugarriak
 
EKINTZEN EZAUGARRIAK

MUSIKA ARTISTIKA HIZKUNTZAK BESTEAK

 
 M U S I K A
 
 ABESBATZA
 
Txiki
Gutxienezko adina LH 1. mailan.
LH 3.mailan, Lengoaia Musikalarekin hasi behar da.
Goiko
Gutxienezko adina LH 5. maila egiten.
Lengoaia Musikaleko 2. maila gaindituta.

Abesbatza jakituriak.

* Lenguaia Musikaleko 2. maila egiten ari diren ikasle interesatuak, goiko abesbatzan parte hartzeko froga bat pasa dezakete.
Guraso-Irakasle-Langile: helduen abesbatzarekin jarraitzeko asmoa dugu.
Ez da ezer behar; bakarrik ondo pasatzeko gogoak izan.
Zure izena, telefono zenbakia, adina eta zein aktibitatean parte hartu nahi duzun aeguiluz@olabide.com helbidera bidali eta zurekin harremanetan jarriko gara.
 DANTZA
 
Txiki
LH 1. mailatik gora.
Guraso-Irakasle-Langile:
Jaietarako dantza batzuk ikasi nahi badituzu animatu zaitez eta ondo pasatuko dugu.
Astean behin ordu bete izango da.
Zure izena, telefono zenbakia, adina eta zein aktibitatean parte hartu nahi duzun aeguiluz@olabide.com helbidera bidali eta zurekin harremanetan jarriko gara.
LENGUAIA MUSIKALA
 
I. Maila
Gutxienezko adina LH 3 egiten.
II. Maila
Lengoaia Musikaleko 1. maila gaindituta.
III. Maila
Lengoaia Musikaleko 2. maila gaindituta.
IV. Maila
Lengoaia Musikaleko 3. maila gaindituta.
TXISTU
 
Txiki taldea
Gutxienezko adina LH 2 mailan.
LH 3. mailan, Lengoaia Musikalarekin hasi behar da.
Erdiko taldea
Gutxienezko adina LH 5. maila egiten.
Lengoaia Musikaleko 2. maila gaindituta.
Txistu jakituriak.
Goiko taldea
Txistu erdiko taldea gaindituta.
Lengoaia Musikaleko 3. maila gaindituta
.* Komenigarria izango litzateke ikasleek Musika Eskolaren batean bakarkako klaseak jasotzea (Udaberria edo Folklore Akademian).
 
Guraso-Irakasle-Langile: helduen txistu taldea egin nahiko genuke.
Ez da ezer behar; bakarrik ondo pasatzeko gogo handiak izan eta ikasteko prest egon.
Zure izena, telefono zenbakia, adina eta zein aktibitatean parte hartu nahi duzun aeguiluz@olabide.com helbidera bidali eta zurekin harremanetan jarriko gara.
MUSIKARI HASIERA :
 

Ekintza hau HH 6. mailako ikasleentzat da. Bertan, ikasleei, bere adinari egokitutako metodologia batekin, musika prestakuntza globalizatu bat eskeiniko zaie. Horrela, ahotsa, entzumena, erritmoa eta gorputz mugimendua lantzen hasiko dira.

 
PERKUSIOARI HASIERA: Txalaparta eta panderoa. Alboka.
  Ekintza hau bi hiruhilabete iraungo duten tailerren bidez izango da. Bertan, gure 2 musika tresnen bidez (TXALAPARTA eta PANDEROA), perkusioaren munduan sartu nahi zaituztegu.
Gutxienezko adina: DBH ikasleentzat izango da.
Bestalde, 3. hiruhilabetean, ALBOKA eskeintzen dizuegu.
JOTZEKO PREST ?


Ikastolatik kanpo musika tresnaren bat jotzen al duzu?
Noizean behin taldetxo batekin jotzeko prest egongo zinen baina ez duzu norekin topatzen?
Pixka bat interesaten bazaizu, emaiguzu zure izena eta irailean BILERA batean informatuko zaitugu. Parte hartzeko 3 aukera egon daitezke:
• Kultur Elkarteko taldeei lagunduz (dantza taldeak, abesbatza…)
• Musika modernoko taldeak sortuz, kontzertuak emateko
• Partiturak jaso, banaka landu eta aurrerago, pare bat entsaio komun eta gero, kontzertu bat antolatu.

 
 
 
 A R T I S T I K A
 
ANTZERKILARITZA :
 

Ekintza hau LH 5. eta 6. mailako ikasleentzat zuzenduta dago eta bertan, besteen artean, antzerkiko lan errezak montatzeko helburuarekin lan egiten da.

 
 
   
 
   
 
 H I Z K U N T Z A K
 
ENGLISH IS FUN:
 

Ikastaroaren helburua ikasleak, jolasaren bidez, hizkuntza trebetasunak garatzea lor dezala da. Jarduerak honakoak dira: jolasak, tailerrak... guztiak ere ingelesez. Hauek beste esparru batzuetan trebetasuna lortzeko ariketak dira.
Ekintza hau LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara eskeintzen da.
Irailean ekintza ezberdinen hileroko programaketa bidaliko zaizue.

 
 
F I R S T:
 

Ingeleseko “FIRST CERTIFICATE” titulua lortzeko azterketak prestatzearren antolatu ohi ditugun ikastaroak eskaintzen jarraituko dugu.
Ikastolako Atzerriko Hizkuntzak Sailak koordinatu eta zuzenduko du jarduera hau eta DBH 3. mailatik Batxilergo 2. mailara eskeinita dago.

 
 
E G A:
 

Euskararen Gaitasun Agiria Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortutako euskara agiria da. Egiaztagiri balioa du eta horren bidez honako hau adierazten du: EGAdunak euskaraz badakiela behar hainbateko trebetasunez, ahoz eta idatziz. EGA lortzeko hiru proba edo azterketa gainditu behar dira: Atariko proba, Azterketa idatzia eta Ahozko azterketa.
Ikasleak, azterketara aurkezteko gutxienez 17 urte egin behar ditu urtearen barruan.

 
 
 
 B E S T E A K
 
DANBORRADA TXIKI:

Aurten ere apirilaren 28an Gasteizko kaleetatik ateratzen den Danborrada Txikian parte hartzeko aukera dugu. Prest zaudetenok izen-emate orria bete beharko duzue eta aurrerago entsaioen data zehatzak adieraziko dizkizuegu.
Ekintza hau LHko 3., 4. eta 5. mailako ikasleentzat izango da.
Martxotik aurrera astelehen eta asteazkenetan entsaioak egongo dira.

 
BIDAI KULTURALAK:

Hurrengo ikasturtean, hiruhilabetean behin, familian parte hartzeko bidaia kulturalak antolatuko ditugu: KATEDRALA, ARMENTIAKO BASILIKA, GESALTZA, IRUÑA-VELEIA, HERRI MUSIKAREN TXOKOA…
Interesatuak zaudeten guztiak izena eman (
aeguiluz@olabide.com ) eta inongo konpromezurik gabe, ekintza honen informazioa jasoko duzue antolatzen dugunean.

 
INFORMATIKA MUSIKALA:

2. hiruhilabetan ENCORE programa musikalari buruzko ikastaro bat eskeiniko dugu.
Bertan, zure partiturak txukunago idazten eta ekoizten ikasiko dugu.
Ekintza hau DBH eta Batxilergoko ikasleentzat eskeiniko da.

 
IRRATI TAILERRA:

3. hiruhilabetan gure ikastolako irratia erabiliz, soinu tailer bat antolatu nahi dugu.
Ea, praktika batzuk eginez, zerbait grabatzeko gai garen!!

 
BEGIRALE TITULOA :

Batxilergo 2. mailan bazaude, hurrengo ikasturtean Begiralea izateko tituloa lor dezakezu.
Urritik maiatzera 200 ordu teoriko dira (astean bi egun bi ordu) eta hilabetero asteburu bat Agurainen.
Horretaz gain, praktikak ere egin behar dira.

Hauek dira landuko diren edukiak:

• Aurkezpena
• Soziologia
• Talde dinamikak
• Astialdian hezitzeko metodologia
• Talde hezitzailea eta Hezitzailearen profila
• Ideario eta Taldeko Hezigarria Proiektua
• Psicología
• Adarretako metodología/bolondresgoa
• Gorputz adierazpena
• Bakerako Heziketa
• Teknologi berriak hezkuntzaren arloan
• Kanpaldietako plangintza,
• Osasunerako heziketa
• Jolasaren Pedagogía eta Gaubela
• Heziketa berezia
• Hezkidetza
• Garapenerako heziketa
• Sexualitatea/Drogomenpekotasuna
• Kulturartsekotasuna
• Ingurugiroa