Hasiera > Comenius > Zer da "Comenius"? - Comenius Proiektua
COMENIUS
 
Gure COMENIUS proiektua

Ikasturte honetan eta hurrengoan Comenius proiektu berri bat egingo dugu. Gure bazkideak hauek dira:

  • Templom Téri Német Nemzetiségi Nyelvoktató Általános Iskola – Pilisvörösvár, HUNGARIA
  • Salda Ílkögretím Okulu – Burdur, TURKIA
  • Alhoniityn Koulu – Nokia, FINLANDIA

Lehen Hezkuntza osoak parte hartuko du. Gure proiektua NEAR deitzen da, ingelesez, “Nature, Environment, Awareness and Responsibility” , hau da “Natura, Ingurunea, Kontzientia Hartu eta Ardura” Parke Naturalak Natur Zientzien heziketa eta Ingurugiroarekiko kontzientzia lortzeko abiapuntu eta bultzatzaile nagusiak izango dira.NEAR(gertu) akronimoak gure helburuak argitzeko balio du eta zergatik bilatzen dugun naturara gerturatzea ikasleengan gertu dagoen kontestu batetik.Beste ezaugarri bat gure eskola komunitateak europar hiritartasuna bezala ezagutzen dugunaz gerturatzea nahi ditugula da. Gure logotipoa lau petalodun lore bat da, hitz bakoitzarentzat bat, eta herrialde bakoitzarentzat lau hosto. Eskola bakoitzak bisita bat edo gehiaho antolatuko du Parke Natural eta Natur Zientzien heziketa zentru ezberdinetara. Informazioa eta proiektuetako lana elkar trukatuko dugu teknologia berrien eta irakasle eta ikasleen bisiten bidez. Hungariar eskolak proiektuarentzat web orri bat sortu eta mantenduko du , horrela produktu ezberdinak hedatu edo zabaltzea erreztuz.Parke Naturalen azterketa abiapuntu izanik (sorkuntza, kokapena, hedadura, hezkuntza eskaintza, etab) ikasleak inguruan duten fauna eta flora ikertzera animatuko ditugu, beti ere azken helburua inguarekiko kontzientzia izanik eta norberaren ardura pertsonala gure patrimonio naturalaren kontserbazioan. Honetarako ingurugiroarekiko jarrera on bat izateko gida bat sortuko dute.

comm1 comm2 comm3
Itzuli