Hasiera > Comenius > Konstituzio Eguna
KONSTITUZIO EGUNA
 
JAIA: Konstituzio Eguna

HERRIALDEA: NORUEGA

DATA: maiatzaren 17a

 
PRESTAKUNTZA:

Lehendabizi, jaialdiko argazkiak ikusi genituen.
Apaingarriak prestatu genituen.
Norvegiako bandera eta Norvegiako umeek desfilean eramaten dituzten loreak margotu genituen.

JAIALDIKO EKINTZAK:

Lehenengo loreekin eta Norvegiako banderekin desfilatu genuen ikastolako pasiloetatik.Lehen Hezkuntzakoen aurrean.
Geroago lau joku egin genituen:

1.- SOKARENA: Bikoteak osatuz soka batekin oinak lotu genituen eta lasterketa bat egiteko prestatu ginen.

2.- KARRETILARENA : Bikote berberarekin karretila forman jarri ginen lasterketa bat hasteko.

3.- SAKU LASTERKETA: Bakoitza saku batean sartu ginen eta lasterketa egin genuen

4.- PATATARENA: Bakoitzak patata bat eta goilara bat hartu genituen eskuetan eta berriro ere lasterketa egin genuen. Ondoren klasera bueltatu ginen eta izozkiak jan genituen.

ZER IKASI DUGU?
Beste herrialdeko festak oso interesgarriak direla ikasi dugu.
Hemen bakarrik ez daudela festa politak ikasi dugu.

EBALUAKETA:

Gustatu zaigu ezberdina den gauza bat delako.

OROKORREAN
A) Ez zait gustatu (-)
B) Ondo egon da (11)
C) Asko gustatu zait eta primeran pasatu dut (14)

Itzuli