Hasiera > Comenius > Abolizio eguna Martinikan
"ABOLIZIO EGUNA" Martinikan
 
JAIA: ABOLIZIO EGUNA

HERRIALDEA: MARTINIKA

DATA: maiatzaren asteak eta ekaina

 
PRESTAKUNTZA:

Maiatzako azkenengo astean eta ekainean zehar Martinikako “Abolition day” inguruko hainbat ekintza prestatzen eta gauzatzen ibili gara.

Oso gai interesgarria izan da eta esklabutzaren inguruan gauza asko jakin izan ditugu, orain arte guretzako ezezagunak zirenak.

1.- Idazkaritzan dauzkagun paneletan Martinikakoa osatu genuen bertatik bidalitako materialarekin.

2.- Ingeleseko klasean Malcolmek Martinikako marinel eta esklaboei buruzko informazioa eman zigun.

3.- Andereñoak gelan, historian zehar esklabutzarekin lotutako hainbat data esan zizkigun.

JAIALDIKO EKINTZAK:

Andereñoak Martinikako ipuin bat irakurri zigun “Pequeño león y el pájaro cantor”, lau zatitan banatuta. Atal bakoitzetaz marrazki bana egin genuen. Marrazki guztiak paper handi batean kolatu eta gero pasilloan itsatsi genuen.

EBALUAKETA:

Oso gustura ibili gara azkeneko ekintza hau egiten.

LH - 5. D

Itzuli