 |
Lehenengo egunean
harrera polit bat egin genuen ikastolan. Ondoren Vitoria-Gasteiz
bisitatu genuen Turismo Bulegoko gidariekin. Udaletxean
beste harrera bat prestatu zen eta lunch-a eta opariak
eskaini zizkien. Arratsaldean eta hurrengo egunean,
irakasleek Guggenheim eta Errioxa ezagutu zuten. Igandean,
gure bisitalariek eta hemengo familien seme-alabek
egun eder bat igaro zuten Chillida Leku eta Donostian.
Bestalde, ikastolan hainbat ekintza ospatu genituen:
bisita, erakusketa eder bat, kirolak, abestiak eta
dantzak. Etorritako irakasleak hainbat geletan egon
ziren gure lana ikusteko.
Aldi berean, denon artean aurtengo ebaluaketa eta
azken urteko programazioa prestatu genituen eta bukatzeko
ikasleek mural eder bat margotzen hasi ziren Celaya
sarrera ondoan.
Mila esker parte hartu zuten guztiei, batez ere familiei,
DBH 4A plastika taldeari, dantza taldeari, gure gidariei
(Itziar, Marta, Miren eta Nerea), Gabriela Retolaza
eta Turismo Bulegoari.
|