 |
Ongi etorria, umeen musika
kontzertua, dantzak, abestiak, hango istoriak eta
antzerkiak ahaztuezinak izan dira.
Bertako ikasleei klase batzuk eman arren, beraiek
ere plastika, dantza, aerobic eta hizkuntza klaseak
jaso izan dituzte.
Bisitan, Krakobia eta Auschwitz-Birkenau ikusteko
aukera izan dute.
Taldekoek Polonian bizi izan dutena oso zaila izango
dela hobetzea komentatu dute.
Martinikan hasi zen ibilbidea, Olabiden izan zuen
ondorena iazko azaroan, orain Polonian elkartu dira
eta Regensburgen, Alemanian, izango du hurrengo zita!
|